XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Inkestan erabilitako oinarrizko informazio-unitatea osasun-etxea izan da, eta Ospitale-Estatistikari buruzko galdesorta bete duena, ospitalea.

Informazio-eskatzaileak eta informazio-sortzaileak elkarren artean hurbildu nahian, datu-bilketa Euskal Estatistika Erakundeak horretarako prestatutako elkarrizketatzaileen bidez egin zen.

Egindako ustiapenak ematen duen informazioa osasun-langileei, medikuntza-asistentziako arloari eta ekonomi arloari buruzkoa da, eta bertan egiten diren jarduerei buruzko xehetasun ugari ematen ditu. Emaitzak lurralde historikoka eta Osasun Sailak egindako Euskal AEren Osasun Maparen arabera sailkatuak ageri dira.

Datuak, bestalde, helburuaren, menpekotasunaren eta edukieraren arabera aztertu dira, honela:

- Helburua, ospitaleek egiten dituzten jarduera-motei begira, honela sailkatzen da:
- Gaixo akutuak
- Egonaldi ertaina eta luzea
- Psikiatrikoak

- Ondare-menpekotasuna honako hauena izan daiteke:
- Osakidetzarena
- Ongintza partikularrekoena
- Pribatuena
- Gurutze Gorriarena
- Bestelakoena

- Edukiera, zentroen tamainaren arabera eta oheei dagokienez, honako taldeotan sailkatzen da:

Azkenik, zenbait taulatan asistentzi espezialitateen arabera ematen dira datuak, honela sailkatuta:

- Barne-medikuntza eta medikuntza-espezialitateak

- Kirurgia orokorra eta kirurgi-espezialitateak

- Pediatria
- Medikuntza pediatrikoa
- Kirurgia pediatrikoa
- Neonatologia

- Obstetrizia

- Ginekologia

- Psikiatria

- Errehabilitazioa

- Egonaldi luzea